Caja Ruralek Ivan Velasco aurkeztu du

Ander Monedero 2012ko aza. 6a, 18:28

Caja Rural txirrindularitza taldeak Ivan Velasco aurkeztu du gaur Donostian. Ziklista arrasatearrak talde nafarrarekin urtebeterako kontratua sinatu du eta aurtengoarekin, Velascok profesional moduan egiten duen zazpigarren denboraldia izango da.

Talde nafarrak Donostiako Amara auzoan duen egoitzan aurkeztu du gaur Velasco. Aurkezpenean, arrasatearrarekin batera, klubeko presidentea Floren Esquisabel eta Eugenio Goikoetxea kirol zuzendaria izan dira.

Velascok Euskaltel-Euskadi taldetik kanpo hasiko duen ibilbide berrian, Caja Rural taldeak lehiatzeko duen era nabarmendu du. Izan ere, talde nafarrean ez du beste txirrindularientzako lanik egin beharko eta askeago ibiltzeko aukera izango du.

Caja Ruralek 2013. denboraldian 16 txirrindulariz osatutako taldea izango du eta horietatik sei berriak izango dira: Euskaltel-Euskaditik etorritako Iban Velasco eta Amets Txurruka, Movistar Team-eko David Arroyo, Orbeako Omar Fraile, Androni-Giocattoliko Francisco Moreno eta taldearen harrobitik ateratako Ruben Fernandez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak