Jostailuak etxera eraman aurretik haur zein gurasoek probatzeko aukera izango dutela nabarmendu dute antolatzaileek: "Askotan, jostailuak eskatu ondoren eta etxean ditugunean, ez dira guk uste bezalakoak eta umeek ez dituzte erabiltzen, baztertuta uzten dute. Hau gerta ez dadin, aukera ezin hobea da Jostailu Erakusketa. Jostailua kaxetatik atera eta nola jolasten den jakiteko aukera eskaintzen dugu. Horrela jostailuak arrakasta gehiago izango duela ziurta dezakegu". Hala, haurrak helduekin joatea gomendatu dute, helduek haurren gustuak ezagut ditzaten. Gurasolandia 2012 (egutegi osoa)>