Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi edukiontzik su hartu dute gaur goizaldean. Lehenak goizeko 05:30ak aldera hartu du su, Jose Luis Iñarra pasealekuan. Sutan agertu den bigarren edukiontzia itzaltzera 07:30ak aldera joan dira suhiltzaileak, Santa Teresa kalean. Suhiltzaileen arabera, sua ez da edukiontziez haratago zabaldu eta kalte materialak bakarrik eragin ditu. Udaltzaingoa sua zerk edo nork eragin duen ikertzen dabil orain.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.