Astoreren elastiko berria estreinatuko du Euskal Selekzioak Anoetan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko aza. 6a, 09:40

Futboleko Euskal Selekzioak urtero Gabonetan jokatzen duen partidua Anoetan jokatuko du aurten, aspaldiko partez. Bolivia, Panama edo Zambia, hiruetako bat, izango dute aurrean Mikel Etxarrik hautatutako mutilek. Abenduaren 29an, zapatuan, izango da hori. Eta, egun horretan, traje berria estreinatuko dute zelaian jokalariek. Astore Arrasateko kirol ekipamenduen markak Kukuxumusu etxearekin batera diseinatua. Atzo aurkeztu zuten Anoetan Mikel Gonzalez mondragoetarrak eta Xabi Prietok, Realeko bi kapitainek.

Azekeneko urteotan San Mamesen jokatu du Euskal Selekzioak urteroko futbol partidua Gabonetan. Aurten, ordea, Anoetan izango da, abenduaren 29an, eta, litekeena da, gainera, Xabier Azkargorta azkoitiarrak entrenatzen duen Bolivia izatea aurrean, duela 19 urte (1993an) gertatu zen moduan. Anoetan jokatu zen partidu hartan, euskaldunak nagusitu ziren, orduan ere Azkargortak entrenatzen zuen taldearen aurka. Julio Salinas (2 gol) eta Julen Guerrerok sartutako golei esker (3-1).

Traje berriarekin

Aurten, bestalde, traje berria estreinatuko du Euskal Selekzioak. Dotorea, modernoa eta berezia, Kukuxumusurekin elkarlanean egin baitu Import Arrasate etxeak (Astore markaren enpresa arrasatearra). Atzo aurkeztu zuten Anoetan eta han izan ziren, beste batzuen artean, Arrasateko enpresako zuzendari nagusi Jesus Anduaga eta beste arrastear bat, Realeko kapitain Mikel Gonzalez.

"Oso polita"

Mikel Gonzalezi asko gustatu zaio ekipamendu berria eta nabarmendu du, batetik, bere herriko etxe batek egindakoa dela eta, bestetik, igartzen dela Kukuxumusuren eskua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak