Salgai daude gaurtik aurrera zarzuelako sarrerak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 5a

Azaroaren 17, 18, 23 eta 24an eskainiko dute Izaskun Murgia Lirika Elkarteko kideek 'Gigantes y Cabezudos' zarzuela. Dagoeneko erosi daitezke sarrerak bai Kutxan eta baita Amaia Antzokiko leihatilan ere.

Fernandez Caballero maisuaren 'Gigantes y cabezudos' zarzuela taularatuko dute Arrasateko Izaskun Murgia Lirika Elkartekoek azaroan. Lau egunetan zehar igoko dira Amaia Antzokiko oholtzara, hilaren 17, 18, 23 eta 24an.

Kutxaren bitartez edota Amaia Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira sarrerak gaurtik aurrera. 17 euroko kostua edukiko dute sarrerek, eta internetez erosiz geroz, 0,70 eurotako interesa edukiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak