Indartsu eta kementsu dihardute arrasatearrek Lehen Nazional mailan eta hori antzeman egiten da jokoan eta emaitzetan. Zapatuan ere talde-lan ona eginez, irabazi zuten, eta maila mantentzeko beste garaipen bat lortu zuten. Bide horretan hurrengo pausua, aste bukaeran izango dute Tabirako liderraren kontra. Durangon erakutsi beharko du MUk zertarako gai den Lehen Nazional mailan.