Saskibaloi festa 11:30ean hasi dute. Saskiak ipini dituzte plazan eta jokoan ibili dira neska-mutikoak: elkarte barrukoak eta elkartean ez daudenak. 12:00etarako MUko kamisetak jantzi eta taldeka argazkiak egin dituzte: senior mailako hiru talde, gazte mailako bi, hiru kadeteak, hiru infantilak, eta saskibaloi eskolakoak: bi talde alebinak eta benjaminak.
Bide batez, aurkezpen ekitaldia aprobetxatu dute bazkide kanpainari eta Gabonetako loteriaren salmentari bultzadatxoa emateko.