Sute txikia, Nafarroa etorbidean

Ubane Madera 2012ko azaroaren 3a

Sustoa izan dute eguerdian Nafarroa etorbidean, 9. atariko bigarren solairuan su txikia piztu da-eta sukaldean. Zartagin batek hartu du sua, eta handik ke xurgagailuraino igo da. Polizia eta suhiltzaileak berehala etorri dira, eta sua emendatzea lortu dute, kalte handiegirik eragin aurretik. Ez da zauriturik izan, eta ez dute etxea hustu beharrik izan. "Zorionez, asperdura kentzeko sustoa besterik ez da izan", diote lekukoek.

"Gu gaineko etxebizitzan bizi gara eta kea ikusi dugulako jakin dugu sute txikia piztu dela. Baina ez da ezer gertatu", kontatu du 9. atariko bizilagunetako batek.

Eta izan ere hala izan da. 12:05 inguruan jaso dute deia suhiltzaileek. Berehala martxan jarri eta hiru kamioirekin etorri dira: "Badaezpada. Ze sua ke xurgagailuaren barruan zegoen, baina tximiniatik gora egin izan balu, edo armairuak harrapatu…", azaldu du suhiltzaileetako batek. 

Azkenean, baina, laster antzean lortu dute sua emendatzea. Eta kalteak ez dira larriak izan: "Ke xurgagailua bera erre egin da, eta sukaldea belztuta dago kearekin eta su-itzalgailuengatik, zikin. Baina kalteak sukaldera mugatu dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak