Caja Rural taldeak azaroaren 6an aurkeztuko du Iban Velasco

Arritxu Barruso 2012ko aza. 2a, 14:06

Caja Ruralek hurrengo martitzenean, hilak 6, aurkeztuko du Donostian Iban Velasco, taldekide berria. Aurkezpena 12:00etan egingo dute Caja Ruralek Amaran daukan sukurtsalean. Velascorekin Caja Ruralek osatutzat ematen du 2013rako taldea. Martitzeneko aurkezpen ekitaldian, txirrindulari arrasatearrarekin batera egongo dira, Floren Esquisabel (Klubeko presidentea) eta Eugenio Goikoetxea (Kirol zuzendaria).

Caja Ruralek hamasei txirrindulariko taldea osatu du 2013ra.

Taldea indartzera etorriko dira David Arroyo (Movistar Team), Rubén Fernández (Caja Rural amateur), Omar Fraile (Orbea), Francisco Moreno (Androni-Giocattoli), Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) eta Iban Velasco (Euskaltel-Euskadi).

Beste hamar izango dira aurreko denboralditik jarraituko dutenak: Antonio Piedra, Andre Cardoso, Javier Aramendia, Marcos Gartzia, Fabricio Ferrari, Manuel Cardoso, Karol Domagalski, Yelko Gómez, Francesco Lasca y Josue Moyano.

Talde guztia Tuteran elkartuko da hilaren 9tik 11ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak