Domu Santu egun jendetsua gaurkoan

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 1a

Arrasateko hilerria eguzkitsu esnatu da gaurkoan. Senitarteko asko familiako hildakoengana gerturatu dira lore eta apaingarri ezberdinekin.

Jende dexente ibili da gaur goizean San Kristobaleko hilerrian eguraldia lagun zuela, lore edo apaingarri ezberdinak eramatera, hilobi eta hilarriak garbitzera edota berriz ere maitatuekin denbora tartetxo bat pasatzeko asmoz. Urtero bezala, Domu Santu egun jendetsua izan da gaurkoa, beti bohitzean dauden lagun eta senitartekoekin hitz egiteko momentua delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak