Aurtengoak aurreko urteko edizioekin alderatuz, desberdintasun batzuk izango ditu. Parte hartzaile gutxik eman dutenez izena aurtengoan ez da kanporaketarik egongo. Beraz Urretxun lekua izango zuen kanporaketa guztiz bertan bera geratuko da. Arrasatekoa berriz bere horretan jarraituko du. Azaroaren 3an izaten jarraituko du arratsaldeko 18:00etan Amaia antzokian, baina ez da kanporaketa izango. Parte hartzaile guztiek beraien emanaldiak egingo dituzte eta emanaldi horien feedback-ak jasoko dituzte Donostian ospatuko den finalerako zer hobetu behar duten jakinarazteko. Donostian ospatuko den finala azaroaren 18an izango da.
Aurtengo partaideez gain, aurreko emanaldietako kantari onenei entzuteko aukera ere izango da. Azken batean, euskal kantuaren balore berrien belaunaldi berria. Emanaldiak bakarrik, bikoteka zein taldeka izango dira. Aurtengo edizioan parte hartuko duen Debagoiendar bakarra Josu Zubia izango da.
Josu Zubia
Ez da lehenengo aldia Josu Zubia Gipuzkoako txapelketan parte hartzen duena. Lehenengo edizioan bikote moduan aurkeztu bazen ere, aurreko urtean eta aurten bakarlari bezala aurkeztu da. Aurtengo ediziorako ere gogotsu dela aipatu digu. Guztia desberdina izan arren eta larunbatean Arrasaten kanporaketarik izango ez den arren, larunbata gertu izanik urduritasun pixka bat sentitzen hasi dela ere aipatu digu.
Aurreko urteko edizioan, Nau talde Bergararrak bigarren saria eskuratu zuen finalean. Nau taldekoak ez ziren Debagoiendar bakarrak izan aurreko edizioan parte hartu zutenak.