Lehenik eta behin Baztan Hotelean ongi etorri hamaiketakoa izango dute egun pasan izena eman dutenek. Hamaiketakoan Baztaneko Txistorra pintxoa, salda, kafea eta etxeko bizkotxoa, zukuak, ardoa eta ur minerala sartzen dira. Jarraian, Señorio de Bertizera bisita egingo da. Elizondo bertan denbora libre pixka bat izan ostean, Baztan Hotelean egingo da bazkaria. Bazkalostean ere hainbat ekintza egiteko aukera izango da: bingoa opariekin, diskoteka animatzaile eta guzti eta parte hartzaile guztientzako opariak.
Azaroaren 13an, asteartea, 11:00etan banatuko zaizkie txartela egun pasara izen eman dutenei. Egun pasan parte hartzeko ordaindu beharrekoa 30 euro izan dira. Hiru autobus antolatu dira eta plaza libreak geratzen badira, Arrasateko gainontzeko jubilatu elkarteetako bazkideei izen emateko aukera emango zaie.