Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako Sailak jakinarazi berri du urriaren 28a ezkero Bizkaia etorbideko igogailua zerbitzuz kanpo dagoela: "Oraindik gaia aztertzen ari da Udala, baina antza denez ekintza bandaliko bat izan daiteke. Oraindik ez dakigu zenbat denbora izango den igogailua zerbitzuz kanpo; dagokion guneetan seinalizazioa ipini da", adierazi dute prentsa ohar bidez. Kalteen aurrekontuan 5.000 eurokoa da. Ezin da ahaztu otsailean ekintza bandaliko batek 4.000 euroko gastua suposatu ziola Udalari. Udala egoera aztertzen ari da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.