Datorren urterako ordenantza fiskalak landuko dituzte gaur osoko bilkuran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 30a

Hileko azken martitzenero moduan osoko bilkura egongo da gaur Arrasaten (18:00). Besteak beste, 2013rako ordenantza fiskalak ontzat ematea proposatuko zaio udalbatzari eta horrez gain, Arrasateko euskalgintzako erakundeen artean elkarlanerako hitzarmena sinatzea onartu beharko da. Era berean, Iturbide egoitzaren eta Aukearen aurrekontuetan kreditu aldaketak ontzat ematea eztabaidatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak