Erretiroa hartu duela ospatzeko festa ederra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 29a

Arrasateko Eroski hipermerkatuko arraindegian hainbat urtez lan egin ostean erretiroa hartzeko ordua heldu zaio Javi Mondragon arrasatearrari. Bada, urte horietan guztietan lankide izan dituenetako asko elkartu ziren joan den zapatuan Txalaparta elkarte gastronomikoan egindako afarian. Izan ere, 77 lankide eta lankide ohi eta beste zenbait lagun izan ziren mahaiaren bueltan, giro paregabean: "Ederto pasa genuen, gogoratzeko moduko eguna izan zen. Onena opa diogu Jabiri etapa berrian". Bapo afaldu eta afaloste luzearen ondoren, nekatu arte dantzatzeko aukera izan zuten Gardoki musikariaren eskutik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak