Egubakoitzean irekiko dute neguko aterpea

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 29a

Hotza iritsi da Debagoienera. Egubakoitz honetan irekiko ditu ateak berriz ere Arrasateko Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak kudeatzen duen neguko aterpeak eta martxoaren 31ra arte egongo da irekita.  Herriko beste talde batek ere bere ekarpena egin gura izan du, eta hala, Caritaseko lagunek aterpetxera bertaratzen direnei janari beroa eskaini gura diete, eta euren xedea lortzeko boluntario bila dabiltza.

Asteon irekiko ditu ateak neguko aterpetxeak Arrasaten. Negua luzea izaten dela eta, 2013ko martxoaren 31ra bitartean egongo da irekita. Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzu sailak kudeatzen du neguko aterpea eta zerbitzu ezberdinak emango dizkiete bertaratzen direnei: lo egiteko tokia, komuna, gosaria...

Aurten gainera, zerbitzu berri bat ipini gura izan du martxan Caritasek. Jaki beroa prestatzea izango dute helburu eta xedea betetzeko, gizon-emakumeen bila dabiltza, hau da, astean behin bazkaria taldetan prestatuko luketen boluntarioak behar dituzte. Horacio Argarate Arrasateko parrokoak orain arte ogitarteko bat ematen zitzaiela adierazi du. "Plater batetan zerbait beroa jateko aukera ematearekin urrats bat haratago goaz". Uribarriko elkarte bat prest agertu da sukaldea erabili dezaten.

Boluntario moduan aritzeko edo informazio gehiagorako, 638 524 710 telefonora zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak