Osasuna eta elikadura ardatz izan zituen hitzaldi zikloaren arrakastak bultzatu du liburua idaztera: "Ez nuen informazio hori guztia galtzea nahi eta horregatik argitaratu dut liburua", dio. Azaroaren 1ean Indiara doa, hango medikuntzaren gainean gehiago ikasteko asmoz.
Aurkezpen ekitaldian, medikua arrasatearrarekin batera, Arrasate Yoga Elkarteko Antonia Nogueiras eta Marcos Zacares editorea izango dira. Egileak adierazi digunez, Elkar dendetan egongo da salgai liburua, martitzenetik aurrera. Aurkezpenerako ez daki oraindik helduko diren; hasierako asmoa zen aurkezpenean bertan salgai jartzea.