Gurasolandiaren laugarren edizioa dator, hil osorako ekintzekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 29a

Azaroaren 7an hasiko da Gurasolandiaren laugarren edizioa. Aurtengoa ere berrikuntzekin dator: aurten hil osoa hartuko da gai ezberdinak jorratu, esperientziak trukatu eta haur eta gurasoak elkarrekin ondo pasatzeko. Txatxilipurdiko Guraso Sailak azaldu digu zergatik antolatzen den: "Batetik, hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantzia nabarmendu nahi dugulako, azken finean, etorkizuneko belaunaldien hizkuntza erabileretan egungo gurasoek zerikusi nabarmena dutelako, eta bestetik, gurasoei gai ezberdinen inguruko kezkak, esperientziak… euskaraz elkartrukatzeko espazioa eta tartea eskaini nahi zaielako". Ekintza sorta luzea da.

Gurasolandia osagarria da Txatxilipurdik gurasoendako dituen beste bi jarduera nagusiekin: gurasoentzako transmisio proiektua eta guraso.com webgunea. Egitasmoa gurasoei zuzenduta dago, eta eurak bakarrik edo haurrekin parte hartu dezakete ekintzetan. Hala, ekintza batzuk gurasoei soilik zuzendutakoak izango dira –haurrendako zaintza zerbitzuarekin– eta beste batzuk guraso eta haurrak elkarrekin burutzeko ekintzak izango dira.

Mintzapraktikarako aukera

Ekintzak euskal hiztun diren gurasoentzat bideratzen dira, baina uste dugu euskalduntze bidean dauden gurasoentzat ere positiboa izan daitekeela bertan parte hartzea. Mintzapraktika moduan, guraso euskaldunak ezagutzeko, euskarazko edukiak entzuteko...

Aste bakoitza gai baterako

Aurrez esan bezala, Gurasolandia azaroan zehar ospatuko da, aste bakoitza gai batekin lotu delarik:
-    1.astea (5-9): Musika eta mugimenduaz familia garatzen.
-    2.astea (12-16): Haurren segurtasuna.
-    3.astea (19-23): Haurren elikadura eta segurtasuna zaintzen.
-    4.astea (26-30): Berramesten.

Egun bakoitzean zer?

-    Azaroak 7: Dantza familian.
-    Azaroak 8: Jolasak familian.
-    Azaroak 8 eta 9: Jostailu erakusketa.
-    Azaroak 15: Sare sozialak, arriskuak eta prebentzioa.
-    Azaroak 16: Meitai-maitie eskainitako tailerra.
-    Azaroak 19: Lehen sorospenak.
-    Azaroak 20: Haurren elikadura.
-    Azaroak 22: Saltsa-maltsetan.
-    Azaroak 27: Berramesten hitzaldia.
-    Azaroak 30: Transmisioan inguruko dokumentalaren aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak