Arrasate bertako Garraxi taldea izan zen agertokira igotzen lehena eta ordubeteko saioa egin zuen, erabat entregatutako entzuleekin bat eginda; Kataluniako Insershowren txanda izan zen gero eta, ikusleek aukeratutako kantuekin, ia bi orduz jo zuten; eta jendearen gogoa guztiz asetzeko, Piztu Punk! igo zen azkenik eszenatokira.
RIPen Condenado, Enamorado de la muerte edota Revolucion kantu ezagunak jo zituzten, eta horiekin taldeko Portu eta Karlos ez ezik, Mariano Puñetazo ere omendu zuten. 2014an, edo agian lehenago, berriz egingo dute kontzertu-omenaldia; hori bai, Arrasaten.