MUk 49-59 irabazi du Atletico San Sebastianen aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urriaren 28a

Atletico San Sebastianen aurka jokatu zuen Josu Larreategiren taldeak zapatu arratsaldean. Arrasatearrek lan ona egin zuten eta ondorioz emaitza onarekin iritsi ziren etxera: 49-59 irabazi zuten.

Defentsan oso ondo bili ziren, hori izan zen nabarmentzekoa. Hala, defentsa onari esker donostiarrek ezin izan zuten euren jokoa behar bezala egin. Arrasatearrek denbora guztian izan zuten lehia menderatuta. Banakako defentsarekin irten ziren kantxara eta sistema bera erabili zuten lehia guztian zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak