Hileko hirugarren zapatuan egiten da baserritar azoka Seber Altube plazan eta amaieran, baserriko produktuez betetako otare baten zozketa egiten dute. Hilabete honetako irabazlea Begoña Eguren izan da eta BAZeko erakusleihoan egon da ikusgai, baina dagoeneko eraman du irabazleak etxera saria.