Euskararen, euskaldunen eta Euskal Herriari buruz egin zuen berba Aristik. Euskararen erabileraren egoera aztertu zuen eta horretarako bide ezberdinak erabili zituen. Historia, medioen eragina edota gobernuen jarrera aztertu zituen, besteak beste.
Harremana bi aldeen artean
Lehenengo partean, Aristik euskararen erabileraren gaineko diagnostiko bat egin zuen. Beste batzuk esandako datuak eta esanak erabili zituen, besteak beste, azkenaldiko albisteak, hauteskunde kanpainan esandakoak edota Euskal Herrian euskaraz elkarteak argitaratu berri duen txostena.
Gurean dauden erdarak, gaztelera eta frantsesa, Euskal Herria herri okupatu eta menderatu bihurtu dutela esan zuen: "Hori barneratzeko politika ezberdin asko erabili izan dituzte urteetan zehar bertako eta kanpoko gobernuek", esan zuen. Esate baterako, diru laguntzen kontua aipatu zuen: "Euskaraz sortzen duten idazle, medio edo artistak diru-laguntzei esker bizi direla barneratu du gizarteak".
Baina Cervantes Institutuak, iaz Espainiako estatuak gaztelera inposatzean xahutu zuen dirua miloi bat eurotik gorakoa izan zen eta horrek ez dirudi axola duenik, Aristiren arabera. Bukatzeko, galderen txandan, harreman polita izan zen hizlariaren eta entzuleen artean.
Hurrengoa Sarasuak, azaroaren 28an
Datorren hitzaldia Jon Sarasuak emango du, azaroaren 28an. Leku eta ordu berean izango da. Hau da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan: Norabideari buruz dozena bat gogoeta.