Alde zaharreko sekretu historikoak ezagutzeko bigarren bisita bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 26a

Ibai-Arte merkataritza elkarteak eta Arrasate Zientzia Elkarteak Udalaren babesarekin antolatutako ekimenarekin jarraituz, bigarren bisita egingo dute bihar Arrasateko alde zaharreko sekretuak ezagutzeko.

Arantza Otadui AZEko kideak jakinarazi duenez, espazio itxietan zehar egingo dute bisita: "Udazkeneko giro euritsua dela-eta, Harresi aretoa, San Juan bataiatzailearen parrokia, udaletxeko arkupeak eta Kultur etxea bisitatuko ditugu". Azalpenak, neurri handi baten, inprobisatuak izaten direla esan digu Otaduik eta beraz, bisita bakoitza ezberdina izaten da. Mokadutxoa egiteko aukera egongo da, gainera.    

Lehen bisita, arrakastatsua
Joan den zapatuan egin zuten lehen bisita irailean zehar Ibai Arte txartela erabiliz erosketak egin eta sarituak izan ziren herritarrekin. Lehen saioan 18 lagun elkartu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak