Insershow taldea Kataluniatik etorriko da Arrasateko Gaztetxera. 2003an sortu zen eta 80ko hamarkadatik gaur arteko Euskal Herri zein Kataluniako 100 abesti ezagunen kantutegi dauka. Piztu Punk!-i dagokionez, RIP, Obligaciones eta bestelako taldetako kideek osatuta dago. Ez dituzte kontzertu askorik eman; aukera ederra da kantu rockero indartsuekin gozatzeko.
Omenaldian parte hartuko duen hirugarren taldea Arrasate bertakoa da. Garraxiko kideak "RIPen izpiritua barneratu eta bestelako ibilbidea egiten jakin duten gazteak" dira. Gainera, bitxikeria moduan, bertako taldekide baten aitak egin zuen RIP taldearen logotipoa.
Bi urtetik behin
Javi Sayes izan zen RIP ibarretik kanpo ezagutzera eman zuen pertsona. Bera izan zen, halaber, musika taldeko kideak omentzeko ekimena sustatu zuena. Orduan urtero egiten zen omenaldi jaialdia, eta Donostia zein Andoainen elkartzen ziren. Duela sei urte Arrasaten egin zuten omenaldian erabaki zuten urtero beharrean, bi urtetik behin omentzea RIPeko kideak.