Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak azaroaren 17, 18, 23 eta 24an Gigantes y cabezudos zarzuela taularatuko du Amaia Antzokian. Arrasate Musikaleko bazkideek azaroaren 23ko emanaldirako 3 euro merkeago eskuratu ahalko dute sarrera, hau da, 14 euro kostatuko zaie 17 euro beharrean.
Bazkideek, urriaren 29, 30 eta 31n Arrasate Musikalen bertan (Monterron Jauregian) erosi beharko dute sarrera deskontuaz gozatzeko, 16:30etik 19:30era bitartean.