Era berean, Dentibus deritzon unitate mugikorrak ahoa era egokian garbitzen eta ahoko gaixotasunetatik babesteko ohitura osasuntsuak erakutsiko dizkie umeei.
Gipuzkoako haginlarien elkargoak parte hartuko du aurten ere ahoaren osasunerako Dentibus programan. Aurtengo kanpainak haurren haginak zaintzea du helburu. Gurera azaroaren 5ean etorriko da eta Debagoieneko ospitalearen aurrean zabalduko ditu ateak haurrak ahoa osasuntsu duten aztertzera joan daitezen. Izan ere, helburua da haurrei jakinaraztea gutxienez urtean behin dentistarengana joan behar dela prebentzio azterketak egitera, txantxarra edo entzietako gaixotasunak ekiditeko edo garaiz sendatzeko.
Era berean, Dentibus deritzon unitate mugikorrak ahoa era egokian garbitzen eta ahoko gaixotasunetatik babesteko ohitura osasuntsuak erakutsiko dizkie umeei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.