Txalaparta eta backgammon ikastaroak azaroan Elkartruken eskutik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 25a

AED elkarteak ELKARTrUK gitasmoaren baitan azaroko egitaraua aurkeztu du. Bi ekimen aurreikusi dituzte, txalaparta ikastaroa bata, eta backgammon mahai jolasena, bestea.

Txalaparta ikastaroa izango  aurrenekoa. Azaroaren 3an egingo dute, 11:00etan hasita, bi orduz. Historia apur bat ikasteaz gainera, jotzeko oinarrizko ezagutzak jasotzeko aukera egongo da. Interesatuek, urriaren 31 baino lehen eman beharko dute izena.

Maite Agirre elkarteko dinamizatzaileak adierazi digunez, bigarren ikastaroak, backgammon mahai jolasa izango du oinarri. "Antzinako jolasa da, duela bost mila urte Egipto eta Iranen ere jolasten zen". Backgammonarekiko interesa dutenek azaroaren 24an izango dute ikasteko aukera, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Izena emateko azken eguna, berriz, azaroaren 19a izango da. Bost euro ordaindu beharko dira izena emateagatik.

"Ikastaroa ematen dutenek musu-truk egiten dute lan. Bildutako dirua AEDk bere helburuak lortzeko jardunera bideratuko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak