Kurtzetxiki mendia gizarteratzeko egitasmoak aurkeztuko dituzte astelehenean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 24a

Arrasateko Udalak hiru egitasmo eramango ditu aurrera Kurtzetxiki mendiaren balioa ezagutzera emateko: arrasatearrei Kurtzetxiki mendia hurbiltzeko (aisialdia, ibilbidea, ondasun kulturala…), basoa berreskuratzeko (artadia) eta lehen sektorea (ganadua, zelaiak…) bultzatzeko egitasmoak. Jendaurrean aurkeztuko ditu datorren astelehenean, hilak 29, 18:00etan, Kulturateko Loramendi gelan; bertan izango dira Besaideko kideak, landa auzoetako alkateak eta baserritarrak, eta horiekin batera ahalik eta arrasatear gehien batu gura du Udalak. Animatzeko deia egin die herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak