Etxean da Josu Uribetxeberria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 24a

Arrasaten da Josu Uribetxeberria, baldintzapean aske, bere jaioterrian. 19:20ak aldera irten zen atzo Donostiako ospitaletik, baina 22:20ean heldu zen Arrasatera, itzulerako bidaian zeudela Josu eta haren senitartekoak Martutenera itzuli behar izan ziren-eta agiri batzuk sinatzera. Jabi Uribetxeberria anaiak adierazi du gogotsu zegoela bueltatzeko. Era berean, Arrasateko euskal preso ohiaren gertukoek gaineratu dute nekatuta eta berotan egoteko gogoa zuela. Haren etxe atarian hainbat komunikabide elkartu ziren eta Irati tabernan, lehenengo ondo etorria egin zioten herrikideek.

15 urte espetxean egin ostean jaioterrian da euskal preso ohia eta orain etxean jarraituko du minbiziaren aurkako tratamendua hartzen eta tarteka, Donostiako ospitalera joan beharko da. Jakina denez, baldintzapeko askatasun egoeran dago: ezingo da Arrasatetik atera baimen barik, debekatuta izango du biktimekin harremanak izatea eta ezingo du ez manifestazioetan parte hartu ez adierazpenik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak