Aldaketa Arrasateko asteburuko hitzorduetan: zinea zapatuan eta haur-antzerkia domekan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 23a

Haurrei zuzendutako 'Azken portua' antzezlana zapatuan izatea zen hasierako asmoa –hala jasotzen urriko kultura gidak– baina, arazo tekniko batzuk tarteko, domekan izango da, urriak 28, 17:00etan, Amaia antzokian.

Debaju taldearen lan honetan, itsasorako bidaia proposatzen zaio ikusleari, abenturaz eta laguntasunez zipriztindutako istorioetan barrena. Arrantzale zaharrek kontatzen zituzten istorio haietan bezala, pentsatu eta barre egin erazten diguten eta hunkitzen gaituzten istorioak dira, garai bateko bizimodua erakusten diguten pasarteak. Zuzeneko musika memoriarako bidaia berezi honetako narratzaile bilakatuko da.

Zapatuan, zinea

Bezperan, bi film ikusi ahal izango dira Amaia antzokian: 17:00ean, umeei zuzendutako Freddy Igeldegi (3D); eta 19:30ean, A Roma con amor.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak