Gaur Glaukoma taldea izango dugu 'Kooltur Ostegunak' ekimenaren barruan. Tolosan, Bonberenea inguruan dago kokatuta Gipuzkoako hainbat herritako lagunek osatutako Glaukoma talde gaztea. Gaztea bai, baina denbora gutxian 'Sputnik11' disko kolektiboa koordinatu eta orain 'Vol.1' izeneko debut diskoa kaleratu dute. Taldekideak beltzak dira arimaz eta euskara eta gaztelania hitz landuekin uztartuta, reggae, rap, latinoa eta raggamuffia batzen dituen disko oso txukuna kaleratu dute, dagoeneko oharkabean geldituko ez dena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.