Ibai-Arte elkarteak eta Arrasate Zientzia elkarteak Udalaren babesarekin antolatuta, lehen bisita gidatua egin zuten zapatuan Arrasateko alde zaharrean zehar. Antolatzaileak pozik agertu dira eta bisita horren nondik norakoak azaldu dituzte euren blogean. Bisitok hurrengo hiru aste bukaeretan errepikatuko dituzte, irailean zehar egindako erosketei esker sarituak izan diren herritarrekin. Hortik aurrera, bisita horiekin jarraitzeko asmoa erakutsi du Arrasateko ondarea babestu eta ezagutaraztea helburu duen elkarteak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.