Astelehenero moduan, Tokiko Gobernu batzarrean hainbat gai landuko dituzte gaur. Besteak beste, San Kristobal hilerrirako bidea detekzioko teknologiaren bidez argiztatzeko azterketa teknikoa egitea landuko dute. Era berean, hilerriko klaustroetako teilatuak konpontzeko ardura nori esleitu ere eztabaidatuko dute. Kanpantzar harrobiaren auzia ere landuko dute gaurko batzarrean: Hirigintza Sailaren isunaren aurka enpresak jarritako helegitearen berri emango dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.