Arrasateko EAJk prentsa oharra bidali du hautesleei eskerrak emateko: Arrasateko EAJ Udal taldearen eskutik, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, EAJ-rengan konfiantza jarri duzuen guztioi pasa den domekako hauteskundeetan. Gure konpromisoa azpimarratu nahi dugu aukeratu duzuen programa aurrera eramateko, eta espero dugu hautatu dituzuen gure hautagaiek zuen espektatibak beteko dituztela. Ez dago esan beharrik gure kolaborazioa eskaintzen dugula, ahal dugun heinean dauzkazuen arazo eta kezkekin laguntzeko. Mila esker denoi eta aurrera!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.