Blanca Roncalek esan du euren helburua bete dutela, izan ere, azaldu du herritarrak kontzientziatu dituztela domekan botoa ematera joateko eta botoak daukan garrantziaz ere hitz egin digu. "Oso animatuta nago, izan ere, guretzat garrantzitsuena zen jendea mobilizatzea, kontzientziatzea domekako botoaren garrantziaz, eta aldaketa bat ikusten joan naiz jendearen jarreran kanpainako lehenengo egunetik azkenengora. Orain jendea dago... ez noa esatera gogotsuago, baina bai interesatuago domekan bozkatzera joateko. Hori zen gure helburua"