Maialen Gonzalez arduratuko da taldeaz. "Goikobalun txiki, gazte eta helduentzako taldeak genituen baina konturatu ginen hastapen tailer baten beharra zegoela, musikarekin eta abesbatzarekin ohitzen joan zitezen gaztetxoenak".
Abestuz eta jolastuz, ikasi
Lau eta bost urteko umeak kantura gerturatzeko beharra ikusita hasi ziren duela lau urte ikastaro hauek ematen. "Oso ondo baloratuta dagoen ekimena da, jarduera arrakastatsua dela esango nuke. Badakigu ez dela edukietan sakontzeko adina; horregatik, abestu eta jolastu egiten dute batez ere haurrek, modu horretan, ongi pasatuz, musika eta abesbatzara gerturatuz".
Oraindik eman daiteke izena 669 833 438 telefonora dei eginez.