Udazkeneko produktuen etorrera, urriko baserritarren azokako nobedade nagusia

Amaia Garate 2012ko urriaren 19a

Udaleko Enplegu Sailaren ekimenez, urriko baserritarren azoka ere nobedadez beterik iritsi da. Hilero bezala hileko hirugarren astean egingo da oraingoan ere, 09:00etatik 14:00etara. Seber Altube plazan egingo da, bihar, eta antolatzaileak aditzera eman dutenez, 18 postu egongo dira.

Hilero bezala berezitasun bat edukiko du azokak eta zapatu honetan udazkeneko produktuak izango dira protagonista.

Iragarki berria laster

Egongo diren postuetatik sei Arrasateko baserritarrenak izango dira, beste sei Debagoienakoak eta beste sei kanpokoak, produktu bereziekin.

Gainera, aurrekotan ikusi ez den produktu bat ere badator biharko azokara: Mikel Jauregialtzo oñatiarraren eztia dastatzeko aukera egongo da. Aipamen berezia egin behar zaio, bestalde, Zestoako oilaskoen postuari ere, Biurkizu baserrikoak oilaskoaren prozesu osoaren jabe diren sistema baitute. Sistema hori duen baserri bakarrenetarikoa da, gainera.

Azokako arduradunak iragarki bat egiten jardun dute azken hilabeteetan. Helburua da baserriko produktuen kontsumoak duen garrantziaren berri eman eta denok dugun arduraz konturaraztea. Laster egingo dute publiko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak