Euskal Herriko musikaren erreferente diren hainbat taldek jaialdi berezia egingo dute datorren azaroaren 24an Londresen. Elkartasun soinu banda moduan bataiatu dute antolatzaileek. Taldeen zerrenda luzea da eta Arrasateko ordezkaririk ez da faltako: Governors, Su ta Gar, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendetta, Hesian, Ze esatek!, Lain, Itziarren Semeak... Musika taldeez gain, Miren Amuritza eta Xabier Silveira bertsolariak, Txan Magoa eta trikitilariak izango dira, besteak beste. Jaialdira joan gura duenarendako informazio guztia, hemen klikatuz. Behean ikus dezakezue jaialdiaren promoziorako bideoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.