120 sarrera saldu ziren atzokoan. Sarrera ona, baina, esandako moduan, ikuslegoa ez zen larregi mugitu. Nabarmentzekoa da, era berean, Kooltur-en bereizgarri den puntualtasuna atzo ez zela bete; 22:20ak jota hasi zen kontzertua. Gainerakoan, ohiko bezain ongi irten zen gaua: askok zuzenean ezagutzen ez genuen talde bat ikusteko aukera izan genuen antolatzaileei esker. Datorren eguenean Glaukoma taldeak joko du.