Tafyd krosak eta Besaideren bizikleta martxak eragin zuzena izango dute zirkulazioan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 18a

Udalak jakinarazi berri duenez, bihar 20:00etan hasiko den Tafyd krosa dela-eta Maalako biribilgunea eta San Frantziskoko biribilgunearen arteko errepide zatia itxita egongo da, 19:45etik eta 21:00etara. Besaidek zapatuko antolatu duen mendi bizikleta martxa dela-eta, bestalde, Udaltzaingoak aditzera eman du 11:00etatik 13:00etara bizikletak Aldai kalea eta Zerrajera kalea artean ibiliko direnez, eremu horretan trafikoa moteldu egingo dela.

Bestalde, gogorarazi dute Udaltzaingoak parte hartzaileei Musakolako kiroldegitik Polo Garaiara arteko bidea egiten lagunduko diela, 10:00etan eta herri barrutik: "Beraz, errepide tarte horretan ere kontuan izan trafikoa motelagoa izango dela ordu horretan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak