EH Bilduk hauteskunde kanpainako hitzordua dauka gaur Arrasaten. Hasiera batean Herriko Plazan egin behar zen ekitaldia, eguraldi txarragatik Kulturaten egingo dutela jakinarazi dute. Ordu berean hasiko da, 19:00etan, eta Pello Urizarrek eta EHNEko lehendakari Iñaki Lazarobasterrak hartuko dute parte.