Garabideren Truke Programakoek Txatxilipurdi ezagutu dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 18a

Garabide elkartearen V. Truke Programa domekan amaituko da. Hiru astetan zehar, hezkuntza eta hizkuntza arloak landu dituzte, jarduera ezberdinekin. Gaurkoan Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea ezagutu dute, eta horretarako erdiguneko Gaztegunean egon dira.

Guatemala eta Mexiko aldeko sei lagunek hartu dute parte aurten Garabide kooperazio elkarteak antolatutako Hizkuntza eta Herrien arteko Truke Programan. Bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Urriaren 1ean eman zioten hasiera eta 21ean, hau da, domeka honetan, amaituko da. Aurtengo helburua hizkuntza gutxitua hezkuntza mailan nola indartu daitekeen erakustea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak