Domekan 462 arrasatear gutxiagok izango dute bozkatzeko eskubidea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 18a

Domeka honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 462 hautatzaile gutxiago izango ditu Arrasatek. 2009ko hauteskundeetan 18.166 herritarrek izan zuten bozkatzeko eskubidea –horietatik 11.615ek eman zuten botoa (%63,94) eta 6.551 (%36,06) abstenitu egin ziren– eta domekarako, berriz, 17.704 hautesle izango dira. 32 hauteskunde mahai izango dira oraingoan ere, sei egoitzatan banatuta.

Honakoa izango da hauteskunde mahaien banaketa:

-Uarkape pilotalekuan 11 mahai

-Erguingo Herri Eskolan sei mahai

-Musakolako Institutuan lau mahai

-Toki Argi eraikinean lau mahai

-Etxaluzen lau mahai

-Jokin Zaitegim hiru mahai

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak