Azaroaren 10ean hasiko da Zaldibarko futbito txapelketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 18a

Zaldibarko futbito txapelketak ez du hutsik egingo aurten ere. Iazko urteurren borobilaren ondoren, aurten 51. edizioa ospatuko dute. Ohi baino beranduago, baina hasiko da; azaroaren 10ean. Izena emateko urriaren 30a proposatu dute antolatzaileek: talde bakoitzeko ordezkari bat Kulturatera joan beharko da 18:00etatik 20:00etara. 275 euro ordaindu behar du talde bakoitzak; horietatik 75 euro fidantzarako dira. Hala ere, egun horretan joaterik ez duenak honako hiru bide ditu izena emateko: 634 447 592 telefonora deitu, 'zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com' helbidera idatzi edo Facebooken sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak