Goikobaluk laugarren urtez antolatu du hastapen ikastaroa, eta egubakoitzero elkartuko dira Erlojuaren eraikinean daukaten lokalean. Jolasa eta kantua baliatuko dituzte neska-mutilak musikara eta abesbatzara hurreratzeko.
Aurreko urteetan arrakasta eduki dute tailerrek, eta 20 eta 25 haurrek eman dute izena batezbeste aurreko edizioetan.
Egubakoitz arratsaldetan izango dira eskolak, 17:00etatik 18:00etara. Interesa edukiz gero, 669 833 438 telefonora deituta eman daiteke izena.