Bihar, eguena, egingo dute EH Bildu koalizioko ordezkariek ekitaldia Arrasateko Herriko plazan, 19:00etan hasita. Pello Urizarrek –Eusko Alkartasunako idazkari nagusia– eta Iñaki Lazarobasterrek –Ingeniari informatikoa, baserritarra eta Gipuzkoako EHNEko lehendakaria– hartuko dute hitza, azken orduko aldaketarik ezean. Gipuzkoako hautagai zerrendan daude biak; bigarren tokian Urizar eta zazpigarrenean Lazarobaster.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.