Joan den asteko Arrasate-Oñati probarekin alderatuta lasterketa azkarra izango da egubakoitzekoa, korrikalariek Arrasateko kaleetan zehar 5,7 kilometroko ibilbidea bete beharko dute, ia 2 kilometroko ibilbideari hiru itzuli. Lasterketa Ferixalekutik –Amaia antzoi parean– abiatuko da, eta helmuga ere bertan jarriko dute. Hala, Internet bidez izena eman ez duenak egunean bertan ere horretarako aukera izango du, proba hasi baino minutu batzuk lehenagora arte egongo direlako antolatzaileak izenak hartzen, Ferixalekuko oholtzan (10 euro).