Bestalde, sinadura bilketa baten berri eman dute: lege proposamen bat bultzatu gura dute herri ekimenean oinarrituta, etxe kaleratzeak geldiarazteko eta gizarte-alokairua bultzatzeko. Sinatu gura duenak eguenean izango du aukera, pintxo pote orduan. Hau da, 18:00etatik 21:00etara, Portaloian.
Milioi erdi sinadura behar
500.000 sinadura behar dira lege proposamenak aurrera egin dezan. Egubakoitzean ere jasoko dituzte sinadurak Toni Lodeiro adituaren hitzaldian. Consumir menos para vivir mejor izenburua duen hitzaldia eskainiko du Kulturaten, 18:30ean.