Gaur, egubakoitza, Usaetxeko ludotekaren 5. urteurrena ospatuko dute. Ludotekako bazkide eta hezitzaileek, Herri kirol, graffiti eta tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, ludoteka ezberdinetan egindako jakiekin askari handia egingo dute. Bazkide diren guztiei luzatu die gonbidapena Txatxilipurdiko Haur Sailak: "Gozatu eta on egin!"
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.