Oraingo asteburuan Euskadiko Squash Txapelketa jokatuko dute Musakolako kantxan. Gaur, egubakoitza, 18:00etan hasita lehenengo fasea jokatuko dute, eta zapatuan 09:00etan hasita koadro nagusia eta kontsolazioa. Hala, bazkaltzeko atseden hartu ostean, arratsaldeko lehenengo orduan jokatuko dituzte finalerdiak eta, ondoren finala. Txapelketan Euskadi mailako 30 jokalari izango dira lehian, tartean AKE-Squash Arrasate Taldeko 10 jokalari. Hala, txapelketa bertatik bertara jarraitu ahal izango dute ikusleek; sarrera doan izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.